martes, 17 de febrero de 2009

¿Matan las escuelas la creatividad? k. robinson bideoa

Bideo honetan gure ustez egi asko esaten dira. Gizarte honetan molde baten moduan hezitzen dira haurrak. Hau da, irakasgai berdinak eta haur bakoitzari berdina eskatzen zaio. Nahiz eta guztiok dakigun haur bakoitzak bere trebetasunak dituela gai desberdinetan.Asko mugatzen gara, hau da, adibidez plastika lantzerako orduan, material zehatzak ateratzen ditugu mahaira eta horrekin soilik moldatu behar dira. Bi kolore desberdinetako papera, 7 margo eta guraize eta kola adibidez, horrekin izugarrizko eskulan edo artea atera behar dute. Nola inspiratuko dira guk hainbeste mugatzen baditugu? Eta hori, inspiratzeko aukera ematen diegunean, eta guk egin beharreko eskulanak bideratzen ez ditugunean. Beraz, agian bada ordua orain arte egindako aldatzeko edo behintzat moldatzeko, eta honetara ausartzen ez bagara, behintzat apur baten hausnartzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario