martes, 17 de febrero de 2009

ZER GERATZEN ARI DA?

Artikulu honetan, hasierako eta etengabeko irakasleen formazioa nundik nora joan behar den azaltzen du. Irakasleak unibertsitatean ikasitakoa ikasleei transmititzen jakin behar du. Irakasle on bat izateko autore hoenk internazionalki ikerketa bat egin zuen, leku desberdinetan irakasleen formazioa nola eraikitzen duten ikusteko, ezagutzeko eta gainera, horietaz ikasteko.
Oso garrantzitsua da irakasle batek etengabe ikastea bizi garen gaur egungo gizartea egunez egun aldatu egiten delako. Irakaslea formatzeko teknika egokienak seminarioak, talde lanak, udako eskolak, kongresuak,... dira.
Autoreak urteak daramatza beste pedagogoekin eta irakasleekin elkartzen. Sesio bakoitzean aurretik proposatutako gai bati buruz hitz egiten dute bakoitzak horri buruz daukan iritziak entzunez eta modu hontara beste pertsonen esperientziaz ikasiz.
Gure gizartean hezkuntzak garrantzia handia hartzen ari da, honen ondorioz, uniobertsitatean sartzeko eskatzen duten nota oso altua da. Mundu guztiak ez ditu irakasteko gaitasunak horregatik, irakasle batek oinarrizko sei aspektu hauek kontrolatzen jakin behar ditu: enpatia, komunikazioa, jarrera soziala, liburu baten laburpena egiten jakitea, gai bat gelan esplikatzea, jarrera artistikoa erakustea, matematikari buruzko galdera bati erantzuten jakitea eta informazio eta komunikazioa gaitasunak izatea.
Alde batetik, teoria eta praktika erlazionatzen laguntzen diguna eskola batean praktikak egitea da Beste aldetik, talde txikietan lan egitea oso aberasgarria da teoria barneratzeko eta etengabeko autoebaluzio prozesuaren bitartez hau betetzen den ala jakin daiteke. Ikasketak eta praktikak bukatu ostean, memoria baten bidez ezagutzak jaso dituen ebaluatzen da.
Irakasle askok diote hasierako formakuntza egoera praktikoak erantzuten laguntzen ez dutela, horregatik, unibertsitatearen formakuntzatik atera eta eskoletara gehiago jo beharko zuten, irakasle batek benetan ikasten den tokia baita. Oro har, irakasleak praktikatik ikasten du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario