viernes, 20 de febrero de 2009

Sarean Ikasi

Azken bi hamarkadetan, irakasleen papera lehenbiziko plano batera jauzi da eskola berrikuntzaren eztabaidan. Ikerlan garrantzitsuek egiaztatu dute irakasleek jakintza pedagogiko bat garatu dezaketela. Hezkuntza politikaren zenbait ikerlarik ezagutza produzitzeko, konpartitzeko eta erabiltzeko ikusmolde ezberdin bat sujeritu dute. Hezkuntza politikaren ikusmolde berri honek, irakasleen garapen profesionala eskola berrikuntzaren erdian kokatzen du. Eskola berrikuntzaren sareak aspalditik funtzionatzen dute, baina, gutxi dakigu beren erakuntzaren inguruan, besteak beste. Pertsonak bereziak sentitzen ziren eta desberdin portatzen ziren honako sare hauetan parte-hartzeagatik. Sareetako zuzendariak eta parte-hartzen zuten irakasleak erabat gogoberotuak zeuden honako sare hauek izandako eraginengatik. Irakasleek zoramen handiarekin parte-hartzen zuten eta batzuen aburuz, honako sare hauek transformatzaileak ziren. National Writing Project (NWP) hezkuntza estatubatuarreko historian zehar exito gehien izan duen garapen profesionalerako sarea da. Writing Project-eko antolakuntza sare bezala, garrantzi eta interes handikoa da. Irakasleak ezezagunak bezala iristen dira udako ikastaroetara eta lagunkideak bihurtzen dira gehiago jakiteko esfortzua konpartitzerakoan eta beren praktika hobetzeko nahia konpartitzerakoan ere. Parte-hartzaileek aukera asko dauzkate komunitate antolatu honekin harremana mantentzeko modu malgu eta erabilgarri baten bidez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario