martes, 24 de febrero de 2009

ZER ULERTU DUGU PLASTIKARI BURUZ?

Gure ustez, irakasleak, garrantzia handia eman dio besteekin ikasteari. Hau da, guztion artean ditugun ezagutzak elkarrekintzaren bidez batu eta honela guztion artean esanguratsuki ikastea.
Plastika irakasgaiari buruzko gure aurreiritzia guztiz praktikoa zen, eskuak bustitzea izango zelakoan geunden: plastilina, buztina, tenperak... erabiltzea.
Irakasgai honen bidez, sormena, originaltasuna eta sentitzen duguna adieraztea eta hauen garapena espero genuen. Guk orain arte ezagutu ez dugun teknikak / baliabideak lantzen ari gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario