martes, 10 de marzo de 2009

ZUHAIZTI IKASTOLAKO BIDEOAREN IRUZKINA

Bideoan ikus zitekeen Zuhaizti Ikastolako ikasle talde bat. Irakasleen asmoa haurrak arte mundra erakartzea, hurbiltzea zen. Horretarako, irteera bat antolatu zuten Kursaal-era. Bertan, Andres Mogelen erakusketa bat ikusi zuten. Gure iritziz, honako proposamen hau oso aurrerakoia, interesgarria eta orijinala da. Haurrek ikaragarri ikastez gain, gustora egiten dute, motibaturik. Bideoak erakusten digu haurrak edozer egiteko gai direla. Askotan, helduok uste dugu haurrak ez direla gai zenbait gauza egiteko, baina, bideoan argi eta garbi ikusten dugu, haurrak guk uste duguna baino askoz ere gehiago egiteko gai direla. Egindako irteera horretan, artelan ezberdinak ikusi zituzten. Ondoren, artelan bat egin behar izan zuten beren eskolako partea zuri bat apaintzeko. Haurrek material eta kolore ezberdinak erabiliz, sormen handiko lanak sortu zituzten. Guretzat, eredugarria da Zuhaizti Ikastolako irakasle horien jarrera. Bideo honek artea haurrentzat erakargarria bilakatzeko, bihurtzeko modua erakusten digu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario