Aurreko ostiralean, martxoak 13, Koldo Mitxelena museoan egon ginen. Lehenengo, areto nagusian sartu ginen. Bertan, Nereak, pedagogia saileko partaideetako batek, Koldo Mitxelenan eta nazio arteko beste museo askotan egiten diren ekintza eta jarduera desberdinak azaldu zizikigun; horiek guztiak, haur hezkuntzara zuzendutakoak, noski. Egia esan, Koldo Mitxelena museoan ez dute ezer egiten haur txikientzako zuzenduta, 11 urtetik gorakoentzat baita. Baina, estatuko beste hainbat museotan lan egiteko modua azaldu zigun.
Ondoren, Aitor Ortizen erakusketan izan ginen. Artista honek bere lan guztiak argazkien bitartez egiten ditu. Argi eta itzalekin jolasten du gehien bat, eta oso artelan politak sortzen ditu. Guri gehien gustatu zitzaiguna, kubo antzeko baten lana izan zen. Aluminiozko hodiak elkartu, eta argazkiak atera ostean, baldosa txikiak balira moduan agertzen zirenak.
Museoek, artea ikusteko aukera paregabea eskaintzen dute, eta aprobetxatu beharra dago.

No hay comentarios:
Publicar un comentario