martes, 12 de mayo de 2009

Praktiketako Marrazkiak

4 urteko gelan izan gara praktiketan. hilabete batez. Bertan marrazki ugari ikusi ditugu, eta hauetako gehienek ezaugarri komunak zituzten. Horiek guztiak, karabeta kontrolatuaren etapan kokatuko genituzke. Hau da, egindako marrazkie izena jartzen zieten; beraz, ideia baten inguruan marrazten saiatzen ziren. Hala ere, zerbait marrazten hasten zirenean ez zuten amaierako emaitza buruan, bat-bateko lana zen. Forma gutxi batzuk egiten hasten dira, gizaki irudiak adibidez, baina ikusi dezakegunaren arabera. Buruak marrazten dituzte, hauetatik hankak irtetzen dira, eta belarri ingurutik eskuak. Proportzioak ere, ez dituzte oso kontuan hartzen.
Irakasleak, beti galdetzen zien zer zen marrazkian agertutakoa, eta honen ondoan umeak esandakoa idazten zuen.
Fijatu gara, marrazkietan haur gehienek kolore bizi ugari erabiltzen dituztela eta orrialde guztia betetzea gustatzen zaie. Arkatzak heltzerako orduan, modu desberdinetan hartzen dituzte, beti ere indar handia egiten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario