Aurreko asteazkenean, maiatzak 12, teknologia berrien inguruko hitzaldi bat izan genuen. Bertara bi neska etorri ziren azalpenak ematera, IKASYS programatik. Hasteko, gaur egun gizartean dagoen errealitate batetaz ohartarazi gintuzten. Gaur egun, haur guztien etxean daude ordenagailuak edo bestelako puntako teknologiako aparatuak eta haurrak honekin hezten badira, garrantzia eman behar diogu. Honek bere alde onak dituelako, baina baita arrisku handiak ere. Horregatik, interesgarria da teknologia hauekiko heziketa eta formazio egokia izatea.
Honekin batera, beste aipamen bat ere egin zuten, hala nola, jada eskola batzuetan dituzten ordenagailu txikiak. Bertan, ikasturte osorako hainbat unitate didaktiko daude, konpetentzietan oinarrituak. Honela, ikasle bakoitzak ariketak egin beharko ditu bere kabuz, eta zuzenean zuzenduko ditu ordenagailuak berak. Ondoren, irakasleak emaitza hauek guztiak ikusteko aukera izango du. Bere ebaluaketa osatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario