Maiatzaren 19an, Amara Berri eskolatik etorri dira hitzaldia ematera, beraien lan proiektua azaldu digutelarik. Egiten dituzten ekintzak, errealitatean ondorio dutela esan digute, honela egiten dituzten ariketatxoak, irrati, prentsa (aldizkaria), telebista zein txikiweb-ean publikatzen dituzte.
Oso interesgarria iruditu zaigu hitzaldia. Lan egiteko beste modu bat da, orain arte guretzako ikusitakoarekin oso desberdina. Proiektu honek denbora eta lan handia eskatzen du, baina etekinak ere oso probetxuzkoak dira, honela ikasleek ikasten dutena, zertarako egiten duten jakiten dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario