jueves, 20 de mayo de 2010

ARTIKULUA

TEKNOLOGIA BERRIEKIKO IRAKASLEEN FORMAZIOA

Ezinbestekotzat jotzen dugu gaur egungo irakasleek teknologia berrien inguruan formakuntza jasotzea. Gizarteko errealitatea da, eskola bakoitzeko gela bakoitzean ordenagailu bat dagoela. Horregatik, eta honen erabilpen egokia ziurtatzeko irakaslegoaren aldetik ezagutza bat jaso behar da.
Honen erronka formazioa jasotzeko iturria da. Hau da, eskolak eskaintzen dituen ikastaro edo beste zerbitzu batzuetara jo behar duela behar hau asetzeko. Gure ustez, egokiena eskolak antolatutako ikastaroak izango lirateke, hau da, irakaslea bere kabuz ikastaroak bilatu beharrean, eskolan bertan bere lankideekin izan beharko luke formazio hau. Honela irakasle guztiek antzeko prestakuntza dutela ziurtatuko litzateke, oinarrizko heziketa egon behar dela jakinik. Irakasleen teknologia berriekiko formakuntza eza kontuan izanda, honen ondorioa bere ikasleen jakintza maila izango da. Irakasleak jasotako formakuntza transmitituko die bere ikasleei. Horrek ezberdintasunak sor ditzake bi gelen arteko trebetasun eta ezagutzan mailan, kasu honetan ordenagailuen erabilpenari begira.

Nahiz eta teknologiaren garapena eta honen integrazioa gizartean nagusitu, oraindik ere badira, teknologiaren inguruko formakuntza edo prestakuntza bat jasotzeko beharra ikusten ez duten eskolak. Gure kasuan, adibidez, praktikak egin ditugun bost eskoletatik, hiruk besterik ez dute teknologiaren inguruko prestakuntzarik jaso. Behar bada, egoera hau eskolaren baliabide ezak sortzen du, hau da, eskolak formakuntza eskainiko duen pertsonari diru kopuru bat ordaindu beharko dio eta, agian, badira horri aurre egin ezin dioten eskolak. Pena da eskola guztiek aukera berdinak ez izatea, eta are penagarriagoa oraindik, ikasle guztiek aukera berdinak ez izatea. Horretarako, gure ustez, eskola guztiek laguntza berdinak jaso beharko lituzkete, adibidez, diru laguntza berdinak. Gure praktiketako eskoletan jaso duten formakuntza alde batetik, IT Txartelaren aldetik jaso dute eta bestalde KZ gunearen aldetik. Hona hemen hauen web orrialde interesgarriak:

https://www.it-txartela.net/KZ/usuario/index.jsp

http://www.kzgunea.net/o54CCRedirServlet?hdnNora=/o54CHomePortalServlet&hdnModo=AAA&idioma=es

Bestalde, teknologiari buruzko formakuntza edo prestakuntza horietan, irakasleak bere erabilpenerako formakuntza jasotzen du, hala nola; Word, Excel, Power Point, ... Baina, irakasleari ez zaio irakasten, ezagutza horiek guztiak haurrei nola helarazi. Hortaz, gure iritziz, prestakuntza horietan, irakasleek horren inguruko ezagupenak ere jaso beharko lituzkete.

Egileak:
Irati Diez
Marta Eraso
Oaia Ramajo
Nerea Olano
Marina Azpiazu

No hay comentarios:

Publicar un comentario