martes, 1 de junio de 2010

HAUSNARKETA

Irakasgai hau oso interesgarria iruditu zaigu. Batez ere hausnarketa ugari egin ditugulako teknologiarekiko; bai lanak egiteko, baina baita gu irakasle izango garen alde horretatik, gure iritzi propioak izateko eta modu batean edo bestean jokatzeko gu irakasle izango garen gela horretan.
Lehenengo lana oso garrantzitsua izan zen eskola desberdinek dituzten baliabideak ikusteko, eta baita lan egiteko modu ezberdinen inguruan jakintza batzuk izateko ere.
Bigarren lana, aldiz, guk aukeratutako gaia izan da eta beraz hausnarketak ere oso pertsonalak izan dira eta gure ustez etekin handikoak.
Lan egiteko modu hau, taldekako lanak zehazki esanda, koordinazioa eragiten du. Guztion artean lan egin behar dugu eta horretarako ideiak oso argi izan behar ditugu, hainbat “lege” jarri behar ditugu, datak direla, lan egiteko modua dela … Taldekideen arteko erlazioa gehiago estutzen du, eta pertsonalki hasi egiten gara, horren berekoiak izan beharrean; azken finean gure lana horretan datza.
Talde polita izan garela uste dugu. Oso ongi moldatu gara prozesu guztian zehar eta eskertzekoa da. Honek lan politak egiten lagundu gaitu eta harro sentitzen gara hortaz. Guk hasiera batean genituen helburuak lortzera eraman gaitu.
-Lanei etekina ateratzea
-Talde lanean ongi konpontzea
-Hausnarketen bidez iritzi propioa izatea
-Talde lanean guztion iritziak kontuan izatea
- …
Honekin guztiarekin, oso harro gaude ikasi dugun guztiaz. Honela, espero dugu irakasle onak izatea eta gure ikasleei teknologiarekiko hezkuntza egoki bat helaraztea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario