LEHENENGO ASTEA(10 / 04 / 06-07)
Lehenengo asteko bi egunetan, ikasgaiaren aurkezpena izan dugu. Aurkezpenean irakasleak ikasgaiaren helburua eta ikasgaian zehar egin beharreko guztiak azaldu dizkigu. Guri erabat abstraktua iruditu zaigu esandako guztia, ez dugu oso argi ikusi zer den benetan egin beharrekoa. Irakaslearen azalpena ulertu dugu, baina, egin beharrak burutzea zaila egiten zaigu hasiera batean, behintzat.
Asteko bigarren klasean, lan taldeak osatu ditugu. Gure taldea honako hauek osatzen dugu: Marina Azpiazu, Irati Diez, Nerea Olano, Oaia Ramajo eta Marta Eraso. Horrez gain, lana egiteko gaiaren aukeraketarekin hasi gara. Eztabaida luze baten ondoren, hauxe izan da guk aukeratutako gaia: Urtxintxa eta Pelutxe proiektuak konparatzea, izan ere, gure praktiketako ikastetxeetan bi proiektu hauek erabili baitituzte.
BIGARREN ASTEA (10 / 04 / 13-14)
Bigarren asteko lehenengo saioa ikaragarri aprobetxatu dugu. Ikasgaian zehar egin beharreko lan guztiak zeintzuk izango diren argi eta garbi gelditu zaigu. Klasean jende gutxi izan garenez, irakasleari gure zalantza eta galderak egiteko aprobetxatu dugu. Saioa oso baliagarria izan da guretzat.
Google Docs eta Elkarrikertuz erabiltzen hasi gara, dagoeneko pare bat iruzkin ere zintzilikatu ditugu bakoitzak geure blog-etan. Honetaz aparte, irakasleak eredu bezala eman digun taula bat bete dugu, gure praktiketako esperientziarekin osatu duguna. Hau oso baliagarria izan da geroago aurkezpena prestatzerako orduan.
Asteko bigarren saioan, praktiketako esperientziaren lana egin dugu. Bertan, taldekide bakoitzak praktiketan teknologia berriekin izan dugun harremana azaldu dugu. Oraingoz, Google Docs-en gorde dugu dokumentua, izan ere, amaitzear baitugu.
HIRUGARREN ASTEA (10 / 04 / 20-21)
Asteko lehenengo saioan, aurkezpenerako Power Point-a prestatu dugu. Bertan, bakoitzak praktiketan izandako esperientzia isladatu dugu. Momentu honetan, lehenengo lan hau amaitzeko falta zaigun gauza bakarra, biharko aurkepena da eta gure lanaren ondorioak zehaztea talde guztien aurkezpenak entzun eta gero.
Hirugarren asteko bigarren saioan, unibertsitateko sarea ez zebilen eta konpondu arte kanpora irten gara eguzkia hartzera! Azkenean konpondu dute eta aurkezpenekin hasi gara. Gure taldea lehenengoa izan da aurkezpena egiten. Aurkezpena egiteko, egindako Power Point-az baliatu gara. Marina, Oaia, Marta, Irati eta Nereak praktiketan bizitako esperientzia azaldu diegu gure ikaskideei.
LAUGARREN ASTEA (10 / 04 / 27-28)
Astearteko saioan Google docS-etik hartu ditugu gure lehenengo lanaren dokumentuak eta Slideshare web orrialdera igo ditugu. Bertatik link-a hartu eta gure blogean igo ditugu. Ondoren, eztabaidatzen egon gara gure bigarren lanaren gaiaren inguruan. Gaia zehaztu eta gero, informazioa biltzen hasi gara.
Aste honetako bigarren saioan aurkezpenekin jarraitu dugu. Egia esan, oso interesgarriak izan dira. Talde bakoitzak bere ikuspegia duela ikusteko aurkera izan dugu, izan ere, batzuen iritziz teknologia berriak kontsumismora eta pasibitatera bultzatzen gaitu, beste batzuen ustez oso baliagarriak dira ... Gainera, aurkezpenei esker Pelutxe proiektua eta Klik programa askoz hobeto ezagutu ditugu. Oso interesgarriak direla iruditu zaizkigu!
BOSTGARREN ASTEA(10 / 05 / 04-05)
Aste honetako asteartean gure taldeko lana nondik nora joango den eztabaidatu dugu, hala nola, Teknologia berriei buruzko formakuntzari buruz aritu gara. Lanean aztertu nahi duguna zera da, Haur Hezkuntzako irakasleek zer nolako prestakuntza jasotzen duten Teknologia berrien inguruan, ondoren, gelan praktikan jartzeko. Lanean gaur egun, irakasleek zer prestakuntza jasotzen duten eta nolako izan beharko lukeen aztertzea erabaki dugu.
Irakasleek jasotzen duten prestakuntza bakarra programak erabiltzen, hala nola, word, power point-a etab. Gure ustez, ikastaro horietan, irakasleei gelan teknologia berriak nola erabili irakatsi beharko lukete. Egia da, irakasle heldu askok ez dakitela programa horiek erabiltzen baina hori beste ikastaro bat izan beharko luke. Gure ustez, lehenengo irakasle batek ordenagailuaren oinarrizko gauzak erabiltzen jakin beharko lukete ondoren, haurrei zuzenduriko metodologiari buruzko ikastaroan eman beharko lukete.
Hau egin eta gero, Joxemik bidalitako taula bete behar izan dugu, taldeko datuekin, hala nola, taldekideen izen abizenak, bakoitzaren blog-eko helbidea, taldearen blog-a, egondako praktiketako ikastetxeen izenak eta gaia zein izango den. Taula honako hau da:
TALDEA TALDEKIDEAK ESKOLA GAIA
http://haurhezkuntzaplastika.blogspot.com
Marta Eraso
http://elkarrikertuz.ning.com/profile/Marta
Eguzkitza
Teknologiaren inguruko irakasleen formakuntza
Marina Azpiazu
http://elkarrikertuz.ning.com/profile/marina
Argatxa ikastola
Oaia Ramajo
http://elkarrikertuz.ning.com/profile/OaiaRamajo
La Salle Irun
Nerea Olano
http://elkarrikertuz.ning.com/profile/Nerea51
Sansaburu ikastola
Irati Diez
http://elkarrikertuz.ning.com/profile/Irati12
Herri ametsa
Aste honetako asteazkenean, taldeen aurkezpenak entzun ditugu. Gure iritziz, oso interesgarriak izan dira, talde bakoitzeko aurkezpen guztietan informazio interesgarria azaldu dute eta horregatik, asko gustatu zaigu. Hala ere, zenbait gauzak nahiko berdintsu izan dira. Aurkezpen hauekin taldeak ondorio bat atera dugu: gela guztietan ordenagailuak daudela eta gehienetan programen bidez (Urtxintxa, Klik, pipomate etab) lantzen direla.
SEIGARREN ASTEA(10 / 05 / 11-12)
Asteartean lana idazten hasi gara. Aurreko egunean idei batzuk pentsatu genituen, horregatik, gaur idatzi egin ditugu. Hasieran, sarrera bat jarri dugu eta ondoren, teoria sartzea erabaki dugu, hala nola, IT Txartela eta KZ gunea inguruko informazioa. Hau idatzi ondoren, gure praktiketako irakasleak zer nolako formakuntza jaso duten azaldu dugu. Ondorioa idazteko denborarik izan ez dugunez, hurrengo egunerako utzi behar izango dugu.
Hau egin baino lehen, blog-ean aldaketak egitea egokia iruditu zaigu, hala nola, argazkiak igo etab.
Asteazkenean, saio berezia izan genuen, bi emakume hitzaldi bat ematera etorri dira IKASYS proiektuari buruz. Proiektu hau gaur egun hainbat eskoletan erabiltzen da eta geroz eta eskola gehiagok parte hartzen dute. Proiektu honen helburua haurrak ordenagailuan trebatzea da, edozein ikasgai bertan eman daitekela erakutsiz. Haurrak ordenagailuen bitartez ariketak egiten dituzte eta beraiek esaten diguten bezala 2000.urtean jarri zen martxan eta emaitza oso onak jasotzen dira. Proiektu hau LH eta DBH-an erabilzten da, Lh-koek 30 minutuko saioak eta DBH-en aldiz, 60 minutuko saioak egiten dituzte. Saio interesgarria izan da, batez ere etorkizunerako baliagarria izango dena.
ZAZPIGARREN ASTEA(10 / 05 / 18-19)
Astearteko saioan lanaren ondorioaren edo artikuluarekin hasi gara. Honekin bukatu eta gero, lanean grafikoak, argazkiak, pantaiazoak, web gune interesgarriak txertatzen aritu gara lana borobiltzeko asmoz.
Asteazkenean, beste hitzaldi bat izan dugu Amara Berriko ikastetxearen inguruan. Hasteko, ikastetxearen aurkezpen batekin hasi dira eta ondoren, bertan erabiltzen dituzten hedabideak dizkigute. Interesgarria izan da, batez ere, gure taldekide batzuentzat ,inoiz ikastetxe batean irratia eta egunkaria egiten dutela ikusi dutelako. Argi utzi digute proiektu interesgarria dela, gaur egun, eskoletan oso presente dagoena eta haurrek oso gustura burutzen dutela, izan ere, koordinazio handia eskatzen duen proiektua delarik.
Aste honetan, artikulua blog-era eta irakasleari bidali diogu. Hona hemen gure gaiaren inguruko artikulua:
TEKNOLOGIA BERRIEKIKO IRAKASLEEN FORMAZIOA
Ezinbestekotzat jotzen dugu gaur egungo irakasleek tecnología
berrien inguruan formakuntza jasotzea. Gizarteko errealitatea da, eskola bakoitzeko gela bakoitzean ordenagailu bat dagoela. Horregatik, eta honen erabilpen egoki ziurtatzeko irakaslegoaren aldetik ezagutza bat jaso behar da. Honen erronka formazioa jasotzeko iturria da. Hau da, eskolak eskaintzen dituen ikastaro edo beste zerbitzu batzuetara jo behar duela behar hau asetzeko. Gure ustez, egokiena eskolak antolatutako ikastaroak izango lirateke, hau da, irakaslea bere kabuz ikastaroak bilatu beharrean, eskolan bertan bere lankideekin izan beharko luke formazio hau. Honela irakasle guztiek antzeko prestakuntza dutela ziurtatuko litzateke, oinarrizko heziketa egon behar dela jakinik. Irakasleen teknologia berriekiko formakuntza eza kontuan izanda, honen ondorioa bere ikasleen jakintza maila izango da. Irakasleak jasotako formakuntza transmitituko die bere ikasleei. Horrek ezberdintasunak sor ditzake bi gelen arteko trebetasun eta ezagutzan mailan, kasu honetan ordenagailuen erabilpenari begira.
Nahiz eta teknologiaren garapena eta honen integrazioa gizartean nagusitu, oraindik ere badira, teknologiaren inguruko formakuntza edo prestakuntza bat jasotzeko beharra ikusten ez duten eskolak. Gure kasuan, adibidez, praktikak egin ditugun bost eskoletatik, hiruk besterik ez dute teknologiaren inguruko prestakuntzarik jaso. Behar bada, egoera hau eskolaren baliabide ezak sorteen du, hau da, eskolak formakuntza eskainiko duen pertsonari diru kopuru bat ordaindu beharko dio eta, agian, badira horri aurre egin ezin dioten eskolak.
Pena da eskola guztiek aukera berdinak ez izatea, eta are penagarriagoa
oraindik, ikasle guztiek aukera berdinak ez izatea. Horretarako, gure ustez,
eskola guztiek laguntza berdinak jaso beharko lituzkete, adibidez, diru
laguntza berdinak. Gure praktiketako eskoletan jaso duten formakuntza alde batetik, IT Txartelaren aldetik jaso dute eta bestalde KZ gunearen aldetik.
Bestalde, teknologiari buruzko formakuntza edo prestakuntza horietan, irakasleak bere erabilpenerako formakuntza jasotzen du, hala nola; Word, Excel, Power Point, ... Baina, irakasleari ez zaio irakasten,
ezagutza horiek guztiak haurrei nola helarazi. Hortaz, gure iritziz,
prestakuntza horietan, irakasleek horren inguruko ezagupenak ere jaso beharko
lituzkete.
Taldeko aurkibidea osatzen aritu gara:
1. Sarrera http://elkarrikertuz.ning.com/profile/Nerea51
2. Metodologiak integratzeko teknologiak haur hezkuntzan
a) Gaia aukeratu
http://elkarrikertuz.ning.com/profiles/blogs/1astea-1
b) Taula egin eta idazlana burutu
http://elkarrikertuz.ning.com/profiles/blogs/2astea-1
c) Gure taldeko aurkezpena
http://elkarrikertuz.ning.com/profiles/blogs/3astea-1
d) Power point-a
http://elkarrikertuz.ning.com/profiles/blogs/4astea-1
3. Irakasleen formakuntza teknologia berriekiko
a) Taula bete, lanaren gai enfokatu eta informazioa bilatu
http://elkarrikertuz.ning.com/profiles/blogs/5-astea-1
b) Idazlana burutu
http://elkarrikertuz.ning.com/profiles/blogs/6astea-1
http://elkarrikertuz.ning.com/profiles/blogs/7astea-1
4. HITZALDIAK
IKASYS: http://elkarrikertuz.ning.com/profiles/blogs/6astea-1
AMARA BERRI: http://elkarrikertuz.ning.com/profiles/blogs/7astea-1
5. EGUNKARIKO ARTIKULUA
http://elkarrikertuz.ning.com/profiles/blogs/egunkariko-artikulua
6. IRAKASLEEN FORMAKUNTZA TEKNOLOGIA BERRIEKIKO - LAN OSOA
http://elkarrikertuz.ning.com/profiles/blogs/teknologia-berriekiko-1
TALDEAREN BLOG-A: http://haurhezkuntzaplastika.blogspot.com/
Josemirekin hizketan egon gara, eta artikulua bere emailera bidali behar genuela jakinarazi digu. Blogera igo behar zela uste genuen. Hori jakin bezain pronto lana bere email-era bidali diogu.
Honekin bukatu ondoren, taldekide bakoitzak elkarrikertuz-en orria txukuntzen aritu gara. Gure blog-a hobetzeko bideo bat egitea pentsatu dugu.
ZORTZIGARREN ASTEA (10 / 05 / 26)
Grebaren ondorioz astearteko klasea ez dugu izan beraz aste honetako saio bakarra asteazkenekoa izan da. Egun honetan, taldeko zein banakako blogak txukuntzen egon gara. Josemik bere blogean jarritako ebaluazio irizpideak jarraitzeko asmoz aldaketa batzuk egin ditugu. Taldeko portafoliotik egiteko zer geratzen zaigun ikusi dugu. Ondorioa eta mapa kontzeptuala falta zaigula ikusi dugu. Horregatik, mapa kontzeptuala egiteari ekin diogu. Ideiak izendatu ditugu lehen eta gero ordenagailuan hasi gara egiten. Hurrengo astean klaseak bukatzen ditugunez, taldeko lantxoak etxerako banatu ditugu; batzuk bideoa igo eta beste batzuk, egunerokoa taldeko blogean jartzeko eginbeharra.
Ostegunean klasera etortzea erabaki dugu lana aurreratzeko asmoz eta hala egin dugu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario